MUSIKA

Longboards “Izar&Star” programan

Laugarren edizioan murgilduta dagoen Izar&Star pop-rock zikloaren barruan, bigarren emanaldia gauzatuko da gaur, irailak 27, Bilboko Campos Antzokiaren Kupula Aretoan, Longboards partaidetzarekin.

Alfredo Romero, Jordi Porras eta Ander Bada hirukoteak osatzen duen Longboards euskal talde surf-rockeroak, Insane laugarren lana aurkeztuko du. Askoren usten orain arte argitaratu duten lanik onena da hau. Diskoa Jorge Explosionek ekoiztu du eta laster kaleratuko da.

Longboards taldeak 50. hamarkadatik aurrera artistikoki eztanda egin zuen Link Wray gitarra-jole handiaren lanak interpretatuko ditu. Link Wray power chord delako soinuaren sortzailea izan zen.

Bigarren eta hirugarren edizioetan gertatu den bezala, laugarren honetan Kafe Antzokia ere parte izango da, Kupula Aretoarekin batera. Areto bien artean hamaika emanaldi jazo ziren iazko edizioan eta 2.000 ikus-entzule baino gehiago hurbildu ziren.

Irailean izango den bigarren emanaldi hau hurrengo kontzertuetarako aitzakia izango da. Urriko lehen aukera Campos Antzokian, Colectivo Letamina Vs. Belako, Daft Punk, Queen, Depeche Mode…. Abenduaren 21a bitartean beste zazpi emanaldi gehiago aurreikusi dira Kupula Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button