ARTEA

“Tempus Fugit” erakusketa Santurtzin

Bihotz Gaztea argazki elkarteak antolatzen ditu ia hilero, erakusketa hauek herri horretako The Wagon aretoan, eta honezkero, dozenaka argazkilarik erakutsi dituzte euren lanak hor.

Ikasturte berriari ateak zabaltzeko, berriro datoz erakusketa batekin. Irailaren 4tik urriaren 29ra bitartean Aitor Jorge Pascua argazkilariaren Tempus Fugit erakusketarekin gozatu ahalko da.

Zuri-beltz difuminatuak dira egile honen jomugak. Figura bigunak, ia antzemanezinak eta lasaiak agertzen dira irudiotan. Lasaitasun grinatsua zabaltzen da leku orotan, eta instant hori harrapatzen jakin izan du Aitor Jorge Pascuak, dena lanbroturik balego legez.

Erakusketa ikusi nahi baduzu hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button