MUSIKA

Hezurrak birrintzeko kontzertua gaur Mogambo aretoan

Siskiyou Kanadatik datorren taldea da. Taldea berritu da eta bertan Great Lake Swimmers taldeko bi elementu bildu dira. Europatik ematen ari diren biran lau lagun batu dira kuarteto gisan. Constellation Records-ek atera zuen euren lehen lana. Devendra Banhart, Sparklehorse…eta beste askoren koadrilakoak.

Shield Your Eyes ingelesak dira. Gaur egun, zuzenekoetan ikus daitekeen bandarik onenetako bat da. Bobcat Goldthwaiten ahotsa eta gitarrarik arraroenak bildu dira talde honetan. Dana, gainera, soinu birrintzaile eta suntsitzailearen espektroan.

Yelow Page Antxo-Lezokoak dira, euskaldunak. Hazi dira Fugazi, Dut, At The Drive In, Standstill edo Faraquet taldeetatik elikatzen eta hori nabaria da bere soinuetan.

Homemade Empire, Bart de Kroon musikariaren egitasmoa da eta bere doinuak drone psikodelikoetan ardazten dira.

Ondo pasa!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button