ARTEA

Herrialde berberea ardatz duen argazki-erakusketa paratu dute Bilbon

Oinutsik Bidean argazki-erakusketaren xedea ez da bidaia baten kontakizuna egitea, ezta Maroko edo herri berberea deskubritzea ere. Helburua, ordea, argazkilariarengan bidaiak eta herri horrek eragin dituen bizipen eta sentimenduak adieraztea da.

Horrez gain, Nezha gisako emakume berbere baten bizitzaren metafora ere izan nahi du erakusketak. Bere herria, familia eta lagunak utzi dituen emakumearen irudia bere bizitza aldatzeko eta bere burua bilatzeko.

Aipaturiko erakusketaz aparte, Oinutsik Bidean ekimenaren baitan beste ekintza batzuk ere antolatu dituzte. Hala, ostiralean, hilak 5, gozokiak egiteko tailerra egingo dute 19:00etan; larunbatean, emakume berberea hizpide izango duen mahai-ingurua izango da 18:00etan eta 19:00etan berriz, mural fotografikoa egingo dute bertaratutakoen argazkiekin. Azkenik, larunbatean, hilak 13, Perkusio Egunean parte hartuko dute.

Red Conectak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button