BERTSOTAN

Hernandorena sariketa martxan da

Azaroaren 25a arte, Hernandorena bertso sariketa paseatuko da Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberoatik. Txapelketan Euskal Herri osoko 18 bertsolari gazte lehiatuko dira hiru kanporaketetan. Fase hori amaitu ostean, sei bertsolari Baionan azaroaren 25ean egingo den finalean bilduko dira.

Hernadorena egun bateko sariketa zen lehen, baina hemendik aurrera lau eguneko sariketa izango da, hau da, hiru kanporaketa eta finala. Saio bakoitzean 6 bertsolari arituko dira lehian. Saio guziak gaztetxetan egingo dira eta bertako gazteek antolatuko dute saio bakoitza Bertsularien Lagunak elkartearen laguntzarekin.

Lehen kanporaketa Donibane Garaziko Gaztetxean egin zen joan den urriaren 27an; atzo izan zen bigarrena, Atharratzeko Prefosta Elkartean; eta azkena, Itsasuko Goxoki Gaztetxean egingo da, azaroaren 17an, 21:00etan. Finala, Baionako Zizpa gaztetxean antolatu da, azaroaren 25ean, 21:00etan.

Saiootan honako bertsolariak bilduko dira: Peru Abarrategi, Aratz Igartzabal, Maider Arregi, Koldo Gezuraga, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Kerman Díaz, Maialen Akizu, Asier Rubio, Nahia Sasco, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi eta Asier Galarza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button