ESZENA

Heriotza-zigorraz hausnartzeko parada

Heriotza-zigorra duen buruzagi kurdu baten istorioa bildu du Galder Irustak La celda sin noche antzezlanaren barruan. Gaur, hilak 15, Arriagako eszenatokian ikusi ahalko da benetako gertaeretan oinarritutako eta Mireia Gabilondok zuzendutako obra hau. Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta Arriaga Antzokiak bultzatutako Dramaturgia Berriak programaren barruan hautatua izan da pieza hori.

Obrak Istanbuletik hegoaldera dagoen segurtasun goreneko irla-espetxe batean kokatzen gaitu, “1999an, non Abdullah Öcalan baita preso bakarra. Öcalani heriotza-zigorra ezarri diote, Turkiako estatuaren aurka gerran diharduen Kurdistango Langileen Alderdiko liderra izateagatik. Une oro argiztatuta dagoen ziega batean, erabat isolatuta, Öcalanen hiru arimek haren erabakiarekin eta beren buruekin elkarbizitzen saiatu beharko dute, haren etorkizuna eta Kurdistanen geroa erabakitzen den bitartean.”

Hautatua izan ondoren, La celda sin noche hiru euskal antzokien eta Costa Ricako Kultura Ministerioaren arteko koprodukzio baten bidez gorpuztu da. Izan ere, nazioarteko estreinaldia 2022ko uztailaren 28an izan zen Antigua Aduanan, San Josen (Costa Rica). Eta orain, Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlana hona iritsiko da, sortu zen antzezle talde berarekin: Andres Montero, Noelia Campos eta Roberto Bautista costarricarrekin.
Donostiako DFeriatik pasa eta gero, orain Arriaga Antzokian izango da, eta gero Gasteizko Felix Petite Antzokira joango da hilaren 17an, beste emanaldi bat egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button