MUSIKA

Bihar eta etzi musika eztanda Bilborock aretoan

Bihar Krell (Gipuzkoa) Butterfly (Bilbao) eta Holidays In The Sun (Madril) taldeek hartuko dute parte.
Krell taldeak rock industriala eta zientzia-fikzioa lantzen ditu. Debekatutako Planeta kultu-pelikula horretatik hartu dute izena, hain zuzen galdutako arrazaren izena hartu dute: Krell. Amorrua eta teknologia elkarrekin.
Butterfly duela bost urte sortu zen Bilbon. Rock atenporala, denboraz kanpokoa egiten dute poperako joerarekin, ahots onetan eta gaurkotasuneko ukituetan oinarrituta.

Folk eta rock amerikarra Madriletik eta mozkortien ahotsez egina dakarte Holidays in the sun-ekoek. Demo proiektuaren finalaurrekora heldu ziren eta haien kanta bat aukeratu zuten Wikipeliren soinu-bandarako hautagai gisa.

Ostiralean, urriak 8, The Descent eta Steel Puppets taldeak arituko dira metal atalean. 2006an sortuak, The Descent taldea 2009ko urtearen amaieratik ari da zuzenekoetan bere lekua egin nahian. Potentzia, azkartasuna eta melodia dira boskote honek musikan dituen oinarriak.
Eta Bilboko eszena metalikoan badago etorkizuna bermatuta, Steel Puppets taldeari esker. Death melodikoaren munduko elementu distiratsua, kideen gaztetasuna kontuan hartuta harrigarri gertatzen den tentsioz betea. 2005etik jardunean, iazko udaren amaieran izan zen debut diskografikoaren oihartzuna oraindik ere entzun daiteke.

Bilborock-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button