BERTSOTAN

Hemen da berriz “Udaberriko Bertso Saioak” ekimena

Bilboko Udalak Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin batera antolaturiko Udaberriko Bertso Saioak ekimena maiatzaren 27an eta ekainaren 3, 8, eta 17an egingo da, ohi bezala, Bilboko Santutxu auzuneko Karmelo plazan, 13:00etan.

Programa horren eskutik, bertsolaritzaren izen berrienak bilduko dira Santutxun, publiko guztiarentzako saio irekiak eskaintzeko, eta hala, 14 bertsolarik parte hartuko dute edizio honetan, 7 emakume eta 7 gizon, ia Euskal Herriko probintzia guztietatik etorriak, horien artean 2022ko Txapelketa Nazionalaren azken edizioko 8 finalistak, Onintza Enbeita, Ibon Ajuria, Uxue Alberdi edo Oihana Bartra,….; eta Euskal Herriko herrialdeko txapelketa ia guztietako azken txapeldunak.

Bihar, maiatzak 27, izango da lehen ekitaldia aipaturiko Santutxuko Karmelo Plazan. Hor Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, eta Joanes Illarregi bilduko dira. Ekainaren 3an, Alaia Martin, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi arituko dira. Ekainaren 8an, osteguna, 19:30etik 21:30era, Santutxutik bertso poteo egingo da Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin.
Eta azkenik, ekainaren 17an, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita juntatuko dira saio bat egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button