ARTEA

"Expodistrito" programa martxoaren amaierara arte Bilbon

Expodistrito, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen den aldi baterako erakusketa zikloa aste honetan abiatuko da. Datorren martxoaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietan sei erakusketaz gozatzeko aukera izango da. Erakusketa horietako lau argazki erakusketak izango dira, bat pintura lanez osatua eta azkena, Josu Aranbarrik, Piztiak taldearen abestietan oinarrituta, marrazkiak, margolanak, argazkiak eta bideo-instalazioak. Hori guztia Josu Eizagirreren, Txomin eta Kirmen Uriberen eta Josu Aranbarri beraren hitzekin batera aurkeztua.

Umida Akhmedova argazkilari eta dokumentalgilearen Women and Men. From Sunrise To Sunset izeneko argazkiak ikusi ahal izango dira. Argazkilaria bere herrialdean kondenatuta dago, nazio uzbekistandarra iraintzeaz eta difamatzeaz akusatuta, bertako biztanleen bizimodua erretratatzeagatik. Erakusketa, Zentsura At! – Zentsuraren Aurkako Jaialdiaren bosgarren edizioaren barruan kokatzen da.
Horrez gain, Maria Elisa Zorriquetaren Miradas, Sensaciones erakusketa, azken 50 urteetan Bilbok izan duen eraldaketaren ikuspegia ematen duen erakusketa eta Distrito Fotoren azken edizioan sarituak izan ziren argazkiz osatutako erakusketa egongo dira ikusgai.

Expodistrito, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen programa da, eta bere helburua artea hiribilduko barruti guztietara eramatea eta artista gazteen lana ezagutaraztea eta jada ezagunak diren beste batzuena erakustea da.
Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, Udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dira.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button