ARTEA

Enrique Marty artistaren errealitate konkretuak

Enrique Marty (Salamanca, 1962) artistaren Realidades concretas izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Espacio Marzana galeriak. Erakusketa zabalik izango da otsailaren 24ra arte.

Marzana guneak eskatuta ondu du Martyk erakusketa; galeria horretan egin duen hirugarrena, hain justu.

Hala, artistarentzat ohikoak ez dituen formatuak erabiltzeko eskatu dio Marzanak Martyri, eta emaitza Realidades concretas izenburuko proiektu berria da, zeinak Errealitatearen kontzeptua jorratzen duen, bere abstrakzio terminologikotik abiatuta.

Bada, Martyk hizkuntzatik, edozein komunikazio maila kodifikatutik, erabat urruntzen den errealitatearekiko gogoeta proposatzen du; hizkuntzatzat jotzen du edozein komunikazio maila kodifikatua.

Horren bidez, bisitaria bere errealitatearen esposizio bikoitzarekin aurkituko da: “Zein da bisitariaren papera gizabanako gisa eta zerk egiten du gizabanako”.

Informazio gehiago: espaciomarzana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button