BERTSOTAN

Heldu da aurtengo Bertsoaroa

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolaturiko Bertsoaroa jaialdia otsailaren 8tik martxoaren 1ra egingo da Nafarroako Antzerki Eskolan, Laba kultur zentroan, Sanduzelaiko Civivoxean eta Geltokin.

Bihar abiatuko da ekimena 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan burutuko den Bertso Jaialdiarekin. Bertsolariak: Amets Arzallus, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Nerea Ibarzabal eta Saioa Alkaiza.
Hori baino lehenago, 18:30ean, Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa antolatu da.

Datorren astean, hilak 14, Nafarroako Antzerki Eskolan, bertsoa, musika eta dantza hibridatzen dituen AMAraun ikuskizuna programatu da.

Otsailaren 17an, 11:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean, haurrentzako Bertso Jasa, Bat-Bateko Jolasa bertso tailerra ondu da. Bertan Ekain Alegre eta Idoia Granizo bertsolariak arituko dira.

Otsailaren 22an, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Jone Uria, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregi bertso saio galanta egingo dute.

Eki Mateorena, Kattin Madariaga, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, June Aiestaran eta Sabin Abarrategik parte hartuko dute Gazteen Bertso Saioan. Hilaren 23an burutuko da, 19:00etan, LABAn.

Otsailaren 28an, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bilduko dira Bertso Saio Espekulatiboa izeneko saioan, eta etorkizuna bertsotan pentsatuko dute..

Azkenik, martxoaren 1ean, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sarai Robles mahaiaren bueltan juntatuko dira 21:00etan, Geltokin egingo den bertso afaria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button