MUSIKA

Alvaro Barriuso eta Atanas Akerstra, Azkoitian

Igandean, kontzertu interesgarria egingo da Azkoitiko Matadeixen: Alvaro Barriuso eta Atanas Akerstra, 19:00etatik aurrera. Burgos hiriko Barriusok Siempre volviendo a casa izenburuko lana aurkeztuko du. Atanas Akerstra, berriz, Azkoitiko proiektua da, Akauzazteko zenbait kidek abiatua.

Barriusoren disko berria Ursula K. Le Guin idazleak idatzitako Always coming home (1985) zientzia fikziozko liburuan oinarritzen da. Irakurketa hori poesiaz eta folk bitxiaz jantzitako hamar kantutan gauzatu du Barriusok, gitarra eta ahotsaz lagunduta.

Matadeixeren arabera, “Eleberri hori osatzen duten dokumentu anitzetan, fantasia, zientzia fikzioa eta antropologiaren artean, idazleak aurkitutako testuak, elezaharrak, kontakizun laburrak, abesti folklorikoak, errezetak, antzezlanen transkripzioak.. batzen ditu. Errezitatua edo abestua izateko egina izan den poesia esaten du, berak entzun dituen moduan”.

Barriuso Dúo Cobra taldeko kidea da, eta Ainara LeGardon musikariarekin ere aritzen da Archipiel proiektuan.

Informazio gehiago: mataderoekintzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button