BESTELAKOAK

Hedabideetako irudiak aztergai Artiumen

Artiumek Irudien artean igerian izeneko lantegi-ikastaroa ondu du gaurtik igandera bitarte. Ikastaroaren xedea hedabideetako irudien mekanismoen eta haien ondorioen inguruan hausnarketa egitea da; Ignacio Morenok zuzenduko du.

“Lantegi-ikastaro honen asmoa ikonografia mediatikoaren sorrera, XX. mendean izandako ugaltzea eta Interneten garaiko zatiketa aztertzea da”.

Horretarako, irudiak, publizitate irudikapenak edo hedabideak jorratuko dituzte. Horretaz gainera, erreproduzitzeko baliabideak edota artearen historia berrikusiko dute, eta irudian oinarrituriko kulturaren mapa konplexua osatuko dute.

“Ideien asoziazio askea sustatzen duen modernitatea itxuratu duten irudien artean egindako ibilbide bat izango da, eta liburu akademiko bat irakurtzetik baino, sarean barrena egindako ibilbide batetik hurbilago dagoen informazio jarioan ikasleak nahastea bilatuko da”.

Ignacio Moreno Segarra Artearen Historian lizentziaduna, idazlea, kultura eta zinema kritikoa, dokumentalista eta irudiaren esparruko ikastaro eta mintegien koordinatzailea.

Ikastaroarekin loturiko xehetasun guztiak Artiumen webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button