MUSIKA

Joseba Tapiak “Besamotzak” aurkeztuko du Bilbon

Joseba Tapiak Besamotzak (Gaztelupeko Hotsak) diskoa eramango du Bilboko Biba! Kultur gunera ostegunean, 20:00etatik aurrera.

Iaz, Joseba Tapiak bere ibilbide luzeko hamalau doinu aukeratu zituen, eta rock banda formatuan taularatu, Besamotzak taldearen laguntzaz: Iker Uriarte (jazpana), Iñigo Telletxea (baxua) eta Dani Narbarte (gitarra eta trikitixa). Tapia, gainera, gitarrarekin aritu zen emanaldi horietan. Orain, Gaztelupeko Hotsakek egitasmo horretako hamaika kantu argitaratu ditu Besamotzak izenburupean.

Diskoan, Tapiaren kantuen moldaketa heterodoxoak biltzen dira. Doinuok, halaber, askotarikoak dira: pasodoble, reggae, ska-rock, fandango eta coutry, besteak beste. Gaztelupeko Hotsak zigiluaren arabera, “rockaren heterodoxia ordezkatzen du Tapiak. Bogan dagoen sofistikaziotik urrun, herrikoitasunari eutsi eta disko bizi, dantzagarri eta ezberdina egin du. Bere sormen eta musika senaren beste adibide bat da Besamotzak. Indargarri bat zaputzaren aurka”. Katarain estudioetan grabatu du Tapiak diskoa, 2017ko uztailean, Jonan Ordorikaren gidaritzapean.

Tapiaren esanetan, “Sei disko eta urte batzuk bakarka egin ondoren, taldea bildu dut. Hobeto esanda, taldera batu naiz halako batean garajea zapaldutako otso guztiak bezala, kontu handiz gordea  neukan gitarra berreskuratzeko. Garajeetan sortu ziren haietakoa bainaiz, neurri batean. (…) Soinu elektrikoa, zarata apur bat mezua errazago pasatzeko. Kable gehiegi ere ez, ahotsa garden eta nota-pasarte ironikoak indartsu”.

Informazio gehiago: bibakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button