LITERATURA

HEA Kultura Elkarteak egitarau ederra atondu du EAn

HEA Kultura Elkartea Eako hainbat herritarrek osatzen dute eta bertoko kultura sustatzea du helburu. Elkarte horrek hainbat ekitaldi atondu ditu asteburu honetan.

Beren hitzetan, “kultura gure identitatearekin lotuta dago eta zentzu horretan hizkuntzarekin, genero identitatearekin, nortasunarekin eta azken batean pertsonen garapena eta ongizatearekin. Ezagutza, hausnarketa, sorkuntza, pentsamendu kritikoa… beharrezko baloreak dira guretzat eta horregatik dira gure ekimenen helburu. Modu eta iritzi desberdinak izatea hobetsiko dugu, kultura desadostasunen tokia izan behar da, eztabaidarako, desberdinen enkontrua izateko. Berton bizi garenon artekoa eta ateak irekita datorrenari.”

Asteburuan izango da zertaz gozatu Ean. Urtarrilaren 22an, zapatuan, 12:00etan, Miren Agur Meabek hitzaldia egingo du: Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena. Virginia Woolfen obrari keinu eginez, sormenaren gela atontzeko bere modua azalduko du, hainbat urratsetan: gela bilatzetik hasi, eta kontratua, espazioaren banaketa, argiztapena, bentilazioa, altzariak, almazenajea, berokuntza eta osagarriak, estetika-irizpideak eta materialak barne.
Arratsaldean, 19:00etan, Oskar Alegria zinema zuzendariak Ean grabatutako Aritzakoa film laburra pantailaratuko da.

Eta igandean, urtarrilak 23, 12:00etan, berbak eta kantuak, Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiaren eskutik, Olatu arteko txalupa arraroa ikusgarriarekin. Duela hamar urte Habanan sortutako poemak eta Euskal Herrian kantu bihurtutakoak, orain elkarrekin. Nola litzateke kontua letra eta kantua hurbiltzean? Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen historia? Ikusten da porturik? Itsasoa da bide bakarra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button