ARTEA

Carmelo Camacho edo ekaitzari egindako gonbita

Artelan orok du, bere tolesen artean, biografia sekretu bat, eta, gehienetan, ez da zuzena izaten. Baliteke biografia horretan kontatzea, jakinik edo jakin gabe, beste batzuen bizitza, edo gauzena, edo gauza jakin batena, edo munduarena, hein batean, edo mundu osoarena, edota, zori metafisiko bati esker (batzuetan, aurreikusi daitekeena, baina, beste batzuetan, berriz, ez), bizitzaren beraren bizitza gauza abstraktu, handi, arin eta saihestezintzat joz gero.

Dena kontatu nahi izatea (beti kontatu ohi da dena, batzuetan ezer ez kontatzen ari dela dirudien arren), alegia, gauzen bizitza edo horien artean sortzen diren harremana, azken finean, beste bizitza batzuen bizitza kontatu nahi izatea, eta, oharkabean, ildo autobiografiko bat askatzea. Hori saihestezina da. Artista, beste gauza batzuen artean, kontatzen den iragazkia da berak gauzak kontatzen dituen bitartean, eta, hala, bere burua eraikitzen doan heinean, kamuflajezko biografia edo ezkututako biografia (edo ezkutatzen duena) agertzen da bere burua aurkezten duen bitartean, bai eta hura aurkeztean ere.

Horrelakorik onartzeko, zintzotasun dosi handikoa izan behar du artistak, baita adore handikoa ere. Ez da batere samurra, zintzoki jarduteko ahalegina egin ondoren, norbere burua onartzea, ez eta bere burua horrela aurkeztea ere, itxuraz, argudiorik gabe, pertsona batez jakiten denaz jakiten dela erakustea onartuz, eta, edonola, dela norberaren bitartez edo beste batzuen bitartez, edo gordetzen denaren bitartez edo gordeta uzten denaren bitartez.

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button