
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatzen duten Haurrendako Antzerki Testuen XXXV. Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik izango da ekainaren 10era arte.
18 urtetik gorako egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkeztu ahalko ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, betiere baldintza hauek beteta: testuak argitaragabeak eta jatorrizkoak izango dira; ezin da testu bera aurkeztu bi modalitateetan; ezin dira beste edozein lehiaketatan saritutako lanak aurkeztu; eta beste konpainia profesional edo amateur batzuek estreinatu ez dituzten lanak izango dira.
Lanak telematikoki aurkeztu behar dira, concursodetextosentnae@gmail.com helbide elektronikoaren bidez. Saria jaso dezaketen testuak aukeratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea.
Euskaraz zein gaztelaniaz, 3.000 euroko sari bakarra izango da lan irabazle bakoitzerako.
Iaz 138 lan aurkeztu ziren. Euskarazko modalitatean Iordan Rodorov Marinoven Kirkuk Erregea izan zen onena.



