MUSIKA

The Extended Plays talde bizkaitarrak binilozko singlea argitaratu du

Bilbo inguruetan ibiltzen diren musikariak jotzen dute The Extended Plays taldean. Bertan, besteak beste, Le Noise eta Eten taldeko musikariak aritzen dira. Boskoteak 60ko hamarkadako musika maite du. Hala, bere kantuetan psikodelia, garage-rock edo powerpop zipriztinekin bustita daude.

Taldeak grabaturiko azken bi kantuak, Collection eta Pleasant Memories, oraintsu argitaratu dira bandaren estreinako binilozko singlean. Grabazioan hainbat musikarik esku hartu dute: Oliver eta Aratz (Akatz taldea), Arantza (Le Noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego). Bi kantuok sarean entzun daitezke: Collection eta PleasantMemories .

Bestalde, taldeak jakinarazi du single hau zuzeneko akustiko batean aurkeztuko duela otsailaren 25ean Bilboko Grafit tabernan.

The Extended Plays taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button