LITERATURA

Haur eta gazte literaturan balore ez-sexisten eraikuntza

Bizkaiko Foru Liburutegian, Irakurleak eraikitzen programaren barruan, Haur eta gazte literaturan balore ez-sexisten eraikuntza izeneko ekitaldia abiatuko dute apirilaren lehen egunetan (5 eta 6an)

Programa apirilaren 5ean hasiko da arratsaldean,  18:00etan, Yannick Vergarak Munduko umeentzako mezua-ren irakurketa egingo du. Geroago, Miren Guillok eta Mireia Delgadok Itsaspeko Bihotzak hitzaldia egingo dute.
Horren ostean, Maitasun erromantikoa: printze urdinarengandik komedia erromantikora izeneko mahai ingurua ondu da Miriam Herbón eta Manu López Gasenirekin.

Hurrengo egunean, apirilaren 6an, Patxi Zubizarretaren hitzaldi batekin hasiko da jardunaldia: Begiruneak ipuinak lantzerakoan. Geroago Deskodetuz balioak, arketipoak, ereduak, rolak izenburupeko beste mahai inguru bat atondu da Arrate Egaña, Josune Muñoz eta Asun Agirianorekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button