MUSIKA

Aurtengo VillaSoundBilbao jaialdian izena emateko epea zabalik

Bilboko Udalak IV. VillaSoundBilbao (VSB) jaialdian izena emateko epea ireki du. Jaialdi horren helburua da musikari gazteak bultzatzea eta laguntzea. Berritasun gisa, parte hartzeko adina 35 urtera arte zabaldu da aurten.

Otsailaren 22ra arte, interesa duten artistek egin ahalko dute parte hartzeko eskaera. Jasotako rock, pop, metal, elektroniko, folk-musikaren proposamen guztien artean, epaimahaiak Bilborocken 4 kontzertutan joko duten 12 talde hautatuko ditu. Hautatutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta banda horietako batek 4 kontzertuko bira bat egingo du Estatuko zenbait hiritatik.

Hortaz, VillaSoundBilbao jaialdiak hiru fase izango ditu: Vsb Fest-erako Hautaketan, epaimahai profesional batek 12 banda edo bakarlari aukeratuko ditu VSB Fest jaialdirako; Vsb Mentoring atalean, 12 bandek askotariko gaiei buruzko prestakuntza jasoko dute. Bilborockeko VSB Fest-en 4 kontzertuen ondoren, 12 banda eta bakarlarietatik 6 hautatuko dira, mentoretza pertsonalizatuen programa batean eta estudioko saio batean parte har dezaten; eta VSB TOUR 2024, non 6 bandetako bat hautatua izango den 4 kontzertuko bira bat egiteko Estatuko zenbait hiritan. Gainera, VillaSoundBilbao jaialdiak musikaren arloa sustatzen duten zenbait erakunderekin duen harremanari esker, baliteke taldeek eta bakarlariek beste kontzertu batzuk eman ahal izatea urtean zehar.

VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioan, 78 taldek eta bakarlarik hartu zuten parte. Hautatutako 12 taldeetako 6k Bilborocken egindako 4 kontzertuen ostean, epaimahaiak Julen,  Ithaka, Nko, Lova Lois, Sofia V eta Marban hautatu zituen profesionalek emandako zenbait saiotan prestakuntza jasotzeko. Azkenik, epaimahaiak Gipuzkoako Ithaka taldea hautatu zuen VSB Tour 2023 birarako.

Hemen kontsultatu ahal dituzue betebeharreko baldintzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button