IKUS-ENTZUN

“Hasieratik. Zinema Feministaren Historiak” zinema zikloa

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Artium Museoaren arteko lankidetzan antolatu da Hasieratik. Zinema Feministaren Historiak zinema zikloa. Saioak apirilaren 2an, maiatzaren 7an eta ekainaren 4an izango dira.

Zinema-ziklo honen helburua da “emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea. Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu aldarrikatzea. Hasiera batean ibilbide kronologiko bat proposatu genuen, eta geroago filmen arteko harremana eraiki genuen zinemaren bidez. Edizio berri honek berrikuntza bat du: zinemagileek beraiek proposatuko dituzte emakumeek zuzendutako filmak zinemaren historian zehar, eta zinema-zuzendariek beraiek aurkeztuko dituzte saioak.”

Gaur, apirilaren 2an, Kira Muratova zuzendariaren Breves encuentros (1967) filma ikusteko parada egongo da. Lanaren korapiloa hauxe duzue: Valentina ukrainar zinegotzi bat da, herritar sobietar eredugarria izateko oinarrizko jotako konbentzioen eta portaeren eraginez espetxeratua. Haren senarra, Maksim, konbentzionalismo orotatik libre bizi den geologo bat da, Valetinarengandik aldendu ohi dena noizean behin, espedizioak egiteko. Espedizio horietako batean Nadya neska gaztea ezagutzen du: Nadya tabernari gisa lanean ari da, baina, azkenerako, Valentinaren eta Maksimen etxean neskame hartuko dute. Maitasunezko hirukote hori oinarri harturik, maitasun utopikoaren ideiari iseka egiten dio zuzendariak, lanaren eta etxearen arteko erlazioaz duen ikuspegi zorrotza aditzera emateaz gainera.

Datozen saioak honako hauek dituzue: maiatzaren 7an, Crudo (Grave), (Julia Ducournau, Frantzia, Belgika, AEB, 2016) Tamara Lucarini zinemagileak aurkeztuta; eta ekainaren 4an, Censor, (Prano Bailey-Bond, Erresuma Batua, 2021) Andrea Sánchez zinemagileak aurkeztuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button