ARTEA

Leire Urbeltzen erakusketa berria, Iruñean

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arte Ederretako ikasketak burutu ondoren, Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoarekin atxikita dagoen Eina Eskolan jaso zuen Leire Urbeltzek ilustrazioko espezializazioa. Galtzagorri elkarteko bazkidea eta Marraz(i)oak irudigile berrien kolektiboaren kidea da. Hainbat liburu ilustratu ditu, besteak beste, Itzalpetik izenburuko liburua Yolanda Arrieta idazlearekin batera.

Egun, bere erakusketa berria paratu du Iruñeko Canvas galerian abenduaren 18ra arte: Ez Naizen Hortan. Aurretik, Plants That Are Not Green erakusketa inauguratu zuzen iragan irailean BilbaoArte zentroan; Almanaque, Gasteizen (2011) eta La Quimera Residual , Iruñean (2008) dira egin dituen beste erakusketa batzuk.

Ez Naizen Hortan erakusketaren harira Iker Andresek idatzi duen testuan ondokoa jasotzen da: “Ilustrazioak, liburutik eta narrazioaren haritik askatuta. “Haizeen bidea”,  seriea , portadatik hasita ez-kontakizun bezala aurkezten digu.  Poema batek lagun ditzakeela onartuta. Testua eta ilustrazioaren arteko menpekotasun lotura irauli du. Nobody Knows, Folk tales eta beste hainbatetan, ilustrazioa, ohiko diren formatuetatik haratago hazi da, euskarri duituen oinarri metalikoez harata. Eta bide honi jarraiki, Aukerazko momentua amestu-ra ailegatuta, onarri laukizuzen eta dimentsio bikoei trufa egiten die.  Paretara itsatsi gabeko, izar itxura hartuta. Iruzkin hau ilustrazioak laguntzen dituzten eskulturak aipatuta akituko dugu. Testuek lagun dituzten marrazkiek bezala, protagonismoa ebatsi nahi baitiete hitzei esan nahi dena adierazterakoan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button