ARTEA

Irudika 2018 Jaialdiak bere II. edizioa aurkeztu du

Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalak bere bigarren edizioko kartela eta egitaraua iragarri ditu.  Berrikuntzarekin dator gainera eta aurreko edizioko lau ekintza lerroak errespetatuko badira ere, aurten egun bat gehiago luzatuko da Ilustrazioaren Sektore Paraleloak lantzeko.

Hortaz,  Irudika 2018 jaialdia urriaren 18tik 20ra luzatuko da aurten Gasteizko Artiumen.

Bigarren urtez, Euskal Irudigile eta Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen du jaialdia eta Euskadiko ilustrazio sektorea eta industria, nazioartean ezagutzera eman eta Gasteiz industria honen erakusleiho bilakatzea du helburu.

Nazioartekotzearen aldeko apustua egin dute gainera aurten eta Alemania, Mexiko eta Italia izango dira gonbidatuak bertoko profesionalekin batera. Hala, Frankfurteko Buchmesse, Mexikoko FIL, eta Bolognako Children’s Book Fair azoka ezagunetako ordezkariak izango dira gonbidatuak.

Hiru herrialde horietako editeditoreak ere izango dira bertan: Peter Hammer Verlag (Alemania), Petra Ediciones (Mexiko)  eta A BuenPaso(Italia) editoreak hain zuzen. Ordezkari hauek,  Euskal Herriko Pamiela argitaletxearekin batera, elkarlanean egindako ilustrazio lanei buruz mintzatuko dira programatutako mahai-inguruetan, tailerretan eta bertaratuekin egingo diren hitzordu profesionaletan.  Antolatzaileen esanetan “aukera paregabea izango da beren lana aurkezteko, eta aldi berean Euskadiko zein Estatuko ilustrazio artearekin konektatzeko”.

 Bestalde, tailer sekretuak antolatu dira profesional gonbidatuen eskutik eta izena ematen duten parte hartzaileek,  Katrin Stangl, Leire Urbeltz , Gabriel Pacheco, Iban Barrenetxea eta Anna Castagnoli  nazioarteko nahiz bertoko profesionalak izango dituzte irakasle.

Oro har, hiru mahai inguru; networking edota ilustrazioaz elikatzen diren

sektoreetako profesionalentzat  gune bat, non bertan, zinema, animazio, musika, diseinu grafiko eta bideojokoen sektoreetako profesionalek, euren proiektuetan inplikatutako ilustratzaileekin batera, hitzaldi-sorta oparo bat eskainiko duten; eta bost  tailer ere proposatu dituzte aurtengo Irudika 2018 jaialdian.

Sorkuntzari laguntzeko asmoz, halaber,  etorkizunera begira ilustrazio eta animazio lehiaketa bi antolatuko dira. Sarituek Gasteiz, Bilbaoarte eta La Maison des Auteurs d’Angoulême artean egingo den egoitza artistiko bana irabaziko dute.

Antolatzaileen arabera topaketa hauek aproposak dira “publizitate agentziek, animaziozko produkzio-etxeek, aldizkari eta prentsak, editorialek eta diseinu grafikoko estudio nahiz arte grafikoekin lan egiten duten enpresek, hitzorduak finkatu eta lan akordioak egin ahal izateko”.

Egitarau osoaren xehetasunak eta informazio gehaigorako, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button