ESZENA

“Lekuz Leku” abangoardiako dantza gaur bertan

Lekuz Leku IX. edizioa ekainaren 28an eta 29ean (gaur eta bihar), 19:30etik aurrera gauzatuko da Bilboko Abandoibarra zonaldean, non dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratuko diren, hiri guneetara koreografia-lanak eramanez.

Edizio honetan abangoardiako nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamen berritzaileak aurkeztuko dira Abandoibarra Pasealekuko toki ezberdinetan.
Hala, hainbat herrialdetako lanak aurkeztuko dira.

Hauek izango dira agertokietan arituko direnak: Mexikotik Cía. Moving Borders etorriko da; Madrildik, Provisional Danza–Carmen Werner eta Projects In Movement konpainiak, eta Euskal Herritik Olatz De Andrés, Team Rockers eta Ertza–Asier Zabaleta

Gainera, egun bietan Dantzatzen Duten Hirien sarearekin elkarturiko Jaialdi ezberdinetako bideoekin gozatzeko aukera ere egongo da.
Tailerrak ere ez dira faltako, eta kasu honetan Bboying (Break Dance) tailerra zabalik egongo da nahi duen ororentzat.

Informazio guztia ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button