ARTEA

“Harri, Orri, Ar,” mintegiaren pausuak, Rekalde aretoan

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikerketa taldea, laSIA, Harri, Orri, Ar, izeneko mintegia Bilboko Rekalde aretoan bideratzen ari da. Abenduaren 15era arte luzatuko den mintegi horrek aurrera darrai. Aste honetan (apirilak 28) apirilari dagokion saioa egingo da Remco Roes adituaren eskutik.

laSIAk praktika artistikoaren dimentsio ikertzailean sakondu nahi du ekimen honen bidez, izan ere, “artearen praktika jakintza-esperientzia gisa ulertzen du, eta subjektu artistaren lekuan kokatzen da gogoetarako praktika-leku gisa, ezagutza teoriko bat garatzeko baino gehiago, sorkuntzarako bideak eta ikerketaren erakusketa ahalbidetzeko esperimentazio praktikoa bideratzen saiatuz”.
Abian den proiektuaren helburu nagusia “ikerketa artistikoaren prozesuak garatu, erakutsi eta/edo argitaratzeko formatuen bilaketan modu esperimentalean lan egitea da”.  Eta helburu horrekin, Harri, Orri, Ar, mintegiak “artistak biltzen ditu eta hauen praktiketan ikertzaile-lanak presentzia hartzen du, era askotara, hau garrantzitsua izatera iristen delarik.”

Bihar arituko den Remco Roes artista, doktoratu osteko ikertzailea da Hasselteko Unibertsitatean (Belgika). Bere praktika artistikoak “bidean topatzen dituen behaketa, arrasto eta espazioetan du jatorri. Roesen ikerketa, bere praktika artistikotik eratorritako kontzeptu espazialak (sekularra sakratua) (espazioa) (aro digitalean) erakustean, eta ikerketa artistikoan komunikazio bide gisa ikus-saioa eta hizketa sentiberaren aukerak hausnartzean datza”W.

Mintegitik pasatuko diren beste jakitunak honakoak dituzue: Laura F. Gibellini, Remco Roes, Albert Corbí, Clara Montoya, Arantxa Echarte eta Ainara Elgoibar.

Saio guztiak Rekalde Aretoan izango dira, arratsaldeko 18:00etan, eta aldi berean streaming bidez emango dira. Rekalde Aretoko saio presentzialera joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz, izen abizenak, telefono zenbaki bat eta gaian Harri, Orri, Ar idatziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button