Harri eta Herri liburua 1964. urtean argitaratu zen, hortaz, 60 urte bete ditu lan horrek.
Bada, gaur, uztailak 9, Bizkaia Aretoan, eta EHUko Gabriel Aresti Katedrak antolaturik, lan hori aztertzen ari dira hainbat aditu: Karmelo Landa Mendibe, Anjel Lertxundi Esnal, Lourdes Otaegi Imaz eta Joseba Sarrionandia Uribelarrea.
Liburuaren argitalpenaren efemeridea baliatuta, Harri eta Herri olerki liburuaren inguruan gogoeta bultzatu nahi da, bereziki unibertsitateko ikasleen artean lan hau hobeto ezagutarazteko helburuarekin.
Izan ere, “liburu horren eragina handia izan da euskal kulturaren eta literaturaren munduan. Jorratzen dituen gaien zein sortu zituen irudi poetiko eta metaforen ikuspuntutik lan berritzailea izan zen. Are gehiago, 60 urteren ostean, Harri eta Herri euskal literatura modernoaren oinarri eta erreferentea izaten jarraitzen duela esan genezake.”