MUSIKA

Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak single berria argitaratu du

Joseba Irazoki eta Lagunak bandak binilozko single berria plazaratu du Jesus Llorentek (Cadiz, 1972) zuzentzen duen Acuarela (Sr. Chinarro, Migala, Astrud edo  Los Planetas) diskoetxearen bitartez. Zazpi hazbetekoak bi kantu biltzen ditu: Irudipena eta Udaberriko eguzki.

Irazokik disko bakarra grabatu izan du Lagunak formatuan, 2014an Bidehutsek plazaratutako lan homonimoa. Hortaz, single taldearen bigarren erreferentzia da. Single berriaren tirada oso txikia egin du Acuarelak; beraz, eskuratu nahi izanez gero, adi ibili!

Irazokik, bestalde, udan egingo dituen kontzertuen berri eman du. Nafarra Lagunakekin edo bakarka arituko da, Oso Banda formatuan. Horretaz gainera, kontzertu bereziren bat ere egingo du.

Hala, gaur,Iruñeko Erraldoien Txokoan izango da, Oso Banda formatuan; 19an, Gasteizen, Gora Tabernan, Oso Banda; 23an, Ondarroan, Oso Banda; 23an, Angeluko Ecuris de Baroja-n, Lagunak; uztailaren 27an, Itsasuko Errobiko Festibalean, Beñat Axiarirekin; 23an, Gijon hirian, Oso Banda; abuztuaren 4an, Gorlizeko Xurrut pizzerian, Oso Banda; 24an, Bilbon, Lagunak; eta, azkenik, irailaren 19an, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, Oso Banda.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button