BESTELAKOAK

Harrapazank eta Sortuzank euskararen erabileraren alde

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Harrapazank programaren bederatzigarren edizioa aurkeztu zuen atzo prentsaurrekoan.
Saileko buru den Sabin Anuzitak esan zuen bezala, “ekimen honen helburua sinplea da, euskararen erabilera gazteen artean sustatzea”, eta antza denez, xedea betetzen ari da inolako zalantzarik gabe, izan ere, parte hartzaileen kopurua inoiz baino handiagoa izan da aurtengoa.
Hala, Harrapazank eszena egitasmoan 95 talde apuntatu dira, guztira 345 parte hartzailerekin, eta Sortuzank tailerretan berriz 200 dira parte hartuko duten gazteak.

Ardurenean, gazteen gustu eta eskaerei begira antolatzen da egitarau osoa eta hori diseinatu da aurten ere.

Bederatzigarren edizio honetan, Harrapazank eszenaren adin tarte desberdinak ezarri dira berriz: 9-13 (Harrapazank Junior) eta 14 eta 18 urte bitarteko gazteak (Harrapazank Senior). Kategoria bakoitzeko 1.000 euroko bono saria jasoko dute, irabaziz gero.

Ekimen honetan, gazteek gustuko dutena egiten dute: antzerkia, dantza, musika, monologoak, txisteak, bertsoak, … eta gauza horiek ezagutzera emateko kastinak ere egiten dira, eta gero euren lanak fintzeko aholkuak jasotzen dituzte.

Finalak ondoko egunetan egingo dira: Harrapazank senior gala, apirilaren 12an 19:00etan Bilborock aretoan eta Harrapzank junior gala, apirilaren 13an 18:00etan Bilborock aretoan

Beste alde batetik, bederatzigarren edizio honetan Sortuzank egitasmoa ere martxan jarriko da bigarrenez. Helburua gazteen gustuen tankerako tailerrak eskaintzea da. Besteak beste argazkilaritza, txalaparta, dj, graffitia, cupcake edo bitxiak egiteko tailerrak eskainiko dira aurten.

Informazio guztia ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button