ESZENA

“Itzalak/Txoriak” Eibarren eta “Komunikazioa-Inkomunikazioa” Hondarribian

 

XI. Dantza Zirkuituak Itzalak/Txoriak aurkeztuko du Eibarren eta Komunikazioa-Inkomunikazioa Hondarribian. Lehena Eibarreko Coliseo Antzokian izango da, urriaren 2an, ostiralean, 20:30ean, eta bigarrena Hondarribiako Auditorium Itsas Etxean, urriaren 4a, igandean, 20:00etan.

Dantzaz konpainiaren Itzalak/Txoriak lanaren helburua dantza garaikidea mota guztietako publikoetara gerturatzea da mugimenduaren musikaltasunarekin eta dantzaren emozioarekin. Josu Mujikaren Txoriak antzezlana Mikel Laboaren unibertsoan barneratzen da, Iñaki Salvador-ek bildutako soinu-artxibo batez bidez.

Beste aldetik, Komunikazioa-Inkomunikazioa lana Kukai Dantza Konpainia & Tanttaka Teatroa produkzioa da. Obraren mezua ulergarria da, izan ere, gzabanakoak, kolektibidadeak, mundu edo unibertsoak etengabeko harremanetan bizi dira (gara). Nola? “Komunikazioan edo inkomunikazioan. Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edo isiltasunez elkarrizketak sortuz edo bakarrizketetan igeri eginez edota arte jardueren eta pertsonen arteko mugak urratuz.” 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button