ARTEA

“Begira Photo”, argazkigintza garaikidea sustatuz

Azaroaren 10etik 29ra bitartean garatuko da Durangon argazkigintza ardatz duen Begira Photo ekimena. Begira Photo Kinua Argazki Elkarteak bultzatutako kultur egitasmoa da.

Egun hauetan guztietan hainbat hitzaldi eta erakusketa abiatuko dira argazkigintza garaikidea sustatzeko eta hedatzeko helburuarekin. Argazkilaritza mintzagai izeneko hitzaldietan, diziplina horrek bizi duen egoera aztertuko da, ikuspuntu desberdinetatik landuta. Hala, argazkigintza arloko adituek Argazkigintza irudikatu goiburua ardatz hartuta, artearen sorkuntzari eta irudi fotografikoari buruzko pentsaera garaikideari errepasoa emango diote.

V. edizio honetan Begira Photok hiru erakusketa berri antolatu ditu: Pablo Trenorren Dena da iturri, Jon Gorosperen Leihoen abiadura, eta Gara Ros Boisier eta Leo Simoesek zuzendutako Gara argazkigintza-proiektu parte-hartzailea. Azken honetan, erretratuen bidez, artistok lurraldekotasunaren, deserrotzen eta migrazioen kontakizunak lotzen dituzte. Ros Boisierek eta Leo Simoesek herri desberdinetan egin dituzte hainbat argazki, eta Hego Amerikatik Durangora etorri dira gauza bera egitera.  Boisierek, Simoesek eta beste hainbat argazkilarik kaleko jendeari erretratuak egin dizkiote Durangon.

Betiko legez  programatutako ekintzok Arte eta Historia museoan eta Durangoko beste gunea batzuetan egingo dira.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button