IKUS-ENTZUN

“Bertoko Begiradak”, euskal zinemagileen lanak haizatzeko saila

Laster hasiko den Zinebik euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa berretsiko du beste behin, Sail Ofizialaz harago osatu den Bertoko Begiradak sailaren bidez. Esparru hori euskal filmei eskainitako erakusleihoa da.

Guztira, sei film luze dokumental eta hogei film labur hartuko ditu sail horrek. Pieza luzeak Aire! Gentzane Martinez de Osaba zuzendariarena da, eta Maurizia Aldeiturriaga du gakoa. Bertan, hainbat gaztek musika-pieza bat sortuko dute musikari zahar horren figuraren inguruan. “Musika tradizionaleko hiru adituk lagunduta, gazte horiek sortze-prozesu paregabe batean buru-belarri sartuko dira, zeinean musikalki helduko diren eta beren ahotsa topatuko duten. Hau abentura musikala da.” ; Pello Sarasuak Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1 sortu du. Arantzazun Frantziskotarrek harreman estua izan dute beti herritarrekin, eta jokatu duten paper garrantzitsua nabarmendu nahi da; Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendariena da Arnasa betean. Emakume zinemagileak non emakumezko euskal zinemagileak protagonista diren, eta hala, dituzten begiradak, ametsak, eta aurrera egiteko ahaleginak kontatuko dituzte; Manolo Kabezabolo (Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí) José Alberto Andrés Lacastarena. Azken punk musikariaren inguruko lana, 40 urtetik gorako ibilbide artistikoa duena, eta erreferentziazko pertsonaia dena underground kulturan; Pizti bat agian, Ainhoa Gutierrez del Pozo eta Olatz Gonzalez Abrisketa zuendariena, eta herrietan otsoak sortu duen misterioa eta berarekiko harremana izango ditu aztergai; eta azkenik Wikiemakumeok DOnk Mentxu Ramilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena, Marisa Barrena Larruzea eta Nerea Uriarte Goitia adituen arteko sorkuntza.

Aipaturikoez gain, eta esan dugun moduan, makina bat film labur izango dituzue ikusgai.

Zeintzuk diren jakiteko Zinebiren webgunean kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button