LITERATURA

“Hara!” albumak VI. Etxepare Saria irabazi du

Nafarroako hainbat tokiko entitatek bultzatuta, 2009an haurrentzako albumak egiteko Etxepare saria antolatu zen. Izan ere, euskaraz argitaratzen diren album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak.

Hala, Etxepare sariaren VI. edizioa abiatu da aurten ere, eta Patxi Zubizarretak, Iñaki Agirrezabalek, Mikel Valverdek eta Jon Zabaletak osatutako epaimahaiak, Arte Ederretan lizentziatua den Miren Asiain (Iruñea 1988) gaztea hartu dute irabazletzat Hara! album irudidunarekin.

Hara! magiaz beteriko kontakizuna da: teknika desberdinak abilki erabiliz eta maisuki nahastuz, nortasun bisual handiko album bat osatu du, egunerokotasunetik abiatuta fantasiaren erresumara jauzi egiten duena.

Haur bat da protagonista, amonak igerilekuan jasotzen duena, etxera laguntzen, berarekin zinemara joaten, erosketetara eramaten; baina amonak, aldi berean, mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza duela dirudi, eta haurrari lagunduko diola batetik bestera igarotzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button