BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketa berotzeko

Arabako Bertsolari Txapelketa berotzeko Aramaioko Bertso Eskolak hainbat bertso saio antolatu ditu hil honetan, bertako bertsolariak hauspotzeko (Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte Danel Herrarte, Paula Amilburu edota Xabi Igoa), Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan.

Lehen saioa martxoaren 4an izango da, eta gero 18an, eta 25ean, egingo dituzte besteak. Saio bakoitzean launa bertsolari arituko dira kantuka. Datorren ostiralean, Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Peru De Pedro izango dira protagonistak; martxoaren 18ko saioan, Ane Zuazubiskar, Peru Abarrategi, Aitor Ugarte eta Zigor Enbeita arituko dira; eta martxoaren 25ean, Paula Amilburu, Xabi Igoa, Asier Galarza Muxi eta Aitor Esteban norgehiagoka izango dira.
Ohi den moduan, gaiez bertso eskolakoak arduratuko  dira.

Hemen dituzue jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button