EUSKARA XEDE

“Hala birala!” euskarazko aisialdi programa

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, abian jarri du Hala Birala! izeneko euskarazko aisialdi-programaren beste edizio bat, 11 eta 12 urte dituzten adingabeentzat.

Programa honen bidez, Udalak hiru helburu ditu: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea aisialdiko espazioetan; adingabeek sare sozialak erabiltzen ikastea, haien abantailei balioa emanez baina zenbait neurri hartzea garrantzitsua dela jabetuz. Eta, azkenik, familientzat kontziliazio-espazioak sustatzea Aste Santuko eskola-oporretan.

Hala Birala! Pazko Astean egingo da, apirilaren 11n, 12an, 13an eta 14an, 9:00etatik 13:30era, Euskararen Etxean. Egun bakoitzean, 40 gaztek ondo pasatzeko aukera izango dute sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen, editatzen eta elkarbanatzen ikasten duten bitartean, erraz eta segurtasunez.

Besteak beste, egungo joerei eta erreferenteei helduko zaie, eta bereziki nabarmenduko dira euskarazko edukiak elkarbanatzen dituztenak; halaber, edukiak sortzeko teknikak landuko dira, eta gogoeta kritikoa ere bai.

Adi ibili: izena emateko epea martxoaren 20tik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button