BESTELAKOAK

Gaurtik aurrera Nontzeberri berria

Joan den urte osoan Nontzeberriren norabidea zehazten eta taxutzen ibili gara. Hainbat aldaketa eginik, estiloz eta formaz, berriztaturik dator Nontzeberri webgunea, baina betiko helburua galdu barik: gure kultura lau haizetara barreiatzea. Gaurtik aurrera zuentzat guztiontzat eskuragarri duzue Nontzeberri berria!

Irisgarritasuna, webgunearen nabigazioa eta erabiltzailearen esperientzia, bisibilitatea eta interaktibitatea hobetu interneten, sozializatzea, erabiltzailearen parte-hartzea handiagotu eta komunitateak sortu, gazte euskaldunei kulturaz gozatzeko baliabideak eta tresna egokiak eskaini, interaktibitatea garatzeko topalekuak sortu eta gazteen ideiak plazaratzeko toki bihurtu, euskaldunaren eta euskararen arteko harremana informazioaren bidez lotu, estutu eta sendotu, diseinu erakargarri baten bitartez kulturari dagozkion arloak era dinamikoan, aktiboan eta kreatzailean bideratu eta eman… horiek dira Nontzeberrik betidanik izan dituen xedeetariko batzuk. Berdina topatuko duzu oraingo honetan, baina dibertsifikatuago.

Euskal gizarteak baliabide onak behar ditu eskuragarri gerta daitekeen informazio guztiari behar bezala heldu ahal izateko, eta gizakiok ditugun sormen asegaitzei bideak emateko eta zabaltzeko. Nontzeberrik ere horretan pentsatzen du eta horrexegatik uste dugu informazioa baino zerbait gehiago helarazi ahal zaiola internautari.
Baina zer? Bizitzeko modu kultural bat, kezkabide ezberdinak, munduan, kulturaz beteriko mundu horretan gertatzen ari denaz ohartzeko. Kultura ere aurrera doa eta diziplina anitzeko erakustaldien aurrean jartzen ditugu begiak, gure kuriositate kulturala asetzeko eta elikatzeko.
Euskarazko mundua zabaltzeko erronka hartuta dauka aspalditik Nontzeberri.com webguneak, eremu, sail, modu eta adierazpide guztietan, ahal izanez gero. Euskararen prestigioa munduan ere zabal dadin eta beste hizkuntzen askoren mailan koka dadin, handiusterik gabe, baina duintasunez.

Webguneak literatura, musika, arte, bertsolaritza, eszena eta ikus-entzunezkoei buruzko informazio puntuala, egokia sarerako eta, kasu askotan, bazterrekoa, hau da, beste inon agertu ez dena, eskaini eta eskainiko du.
Eta horretaz gain, euskal blogosfera osatua eskainiko du, bideorik interesgarrienak eta ikusienak, musika talderik berrienen gaineko informazioa, oso ezagunak diren hainbat lehiaketa, asteroko elkarrizketa interesgarriak, eta horretaz gain gure zerbitzu berriak: Infokultura, Asteko Plana eta bannerrak.
Gure posta zerrendan alta eman ahalko duzue informazio puntuala jasotzeko eta… Nontzeberri berria gozatu!

Beste aldetik, webgune berriarekin batera, Nontzeberri kultura webguneak kolaboratzaile profesionalak lortzeko lehiaketa abiatu du. Interesa baduzue begiratu parte hartzeko oinarriak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button