ARTEA

Beti egongo dira mugak

Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikineko lehenengo solairuan Zzzz taldearen Frontera/muga erakusketa jarri dute ikusgai maiatzaren 7ra arte. Erakusketa 2020 urtearen hasieran hasitako argazkigintza-ikerketaren lanaren emaitza da. Honako argazkilariek osatzen dute kolektiboa: Enrique Aparicio, Ignacio de Álava, Marcos García, José Antonio Larrasoaña, Fernando López, Alvaro Martínez, Paco Sada eta Pilar Sampol.

Zzzz Taldea “argazkigintza eta beste arte-adierazpen batzuen topaketa eta garapenerako eremu bat izateko beharrari erantzuteko jaio zen. Nahiz eta laster argazki-eremuan bakarrik mugatu, geroago lehendabiziko muga birtual bat moldatuz joan zen.”

Aipaturiko erakusketa horretan, “irudiek, itxura desordenatuan antolatuta, kaotikoki muga-esanahi desberdinetatik zehar eramaten gaituzte. Fisikoetatik hasita, ahaleginez eraikitako harrizko hormak, aurreiritzi eta mespretxuz, gaizki-ulertuz eta ezjakintasunez egindako birtual eta intimoenetaraino, batu eta bereiztu, hurbildu eta urruntzen gaituzten muga-forma guztietatik igaroz. Hauek, gainera, agertu, sortu eta eraikitzen dira, bilakaera izaten dute, gutxitu eta desagertzen dira… eta Fenix Hegazti bat bezala bere jatorrizko birtualtasun errealaren beste forma batzuetan gauzatzen dira. Beti egongo dira mugak. Eta beti desagertuko dira.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button