BESTELAKOAK

“Haizetara” nazioarteko lehiaketaren VIII. edizioaren irabazleak

Frantziako Le Bus Rouge, Amorebieta-Etxanoko banden eta kaleko musikaren Haizetara nazioarteko lehiaketaren VIII. edizioaren irabazlea izan da. Beste aldetik, publikoaren sari berezia, Durangoko Sugarri taldearentzat izan da.

Jaialdia asteburu honetan ospatu da Amorebieta-Etxanon. Talde horien guztien instrumentuetatik funka, 70eko musika, latindarra, Balkanetakoa, reggaea, jazza, perkusioa, heavy edo dixieland estiloko soinuak atera dira joan den asteburuan Zornotzako kaleak musikaz blaitu arte.

Atzo, banatu ziren lehiaketako sariak. Esan bezala, lehiaketako lehenengo saria (10.000 euro) Frantziako Le Bus Rouge taldearentzat izan da; Publikoaren sari berezia Durangoko Sugarri taldearentzat izan da (4.000 euro); Tresna-jolerik onenarentzako saria Frantziako Acoustel Gang taldeko Estefan Hussonentzat, eta Holandako Blass of Glory taldeko Arebt Tubarentzat; azkenik ere, epaimahaiak erabaki du beste sari berezi bat Belgicako Les Busiceins taldearentzat.

Amorebietan Haizetara jaialdiaren VIII. edizioan Kaleko musikarik onena eduki ahal izan dute bertako biztanleek eta bestelako zaleek. Aurtengo edizioan 13 naziotako 37 musika-taldek aurkeztu dute beren proposamena. Proposamen horien guztien artean, VIII. edizio honetan lehiatu diren 9 taldeak aukeratu zituzten antolatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button