LITERATURA

Asier Serranok bere poema liburu berria aurkeztu du

"Hiria da Asierren eremu naturala. Giro ustela darion hiri kaotikoa ezagutzen du, bertan bizi den gizaki galtzailea bezainbat. Hala ere, aitortzen du biharamun hobe baten peskizan dabilela. Asier Serranok atzean utzi ditu gazte garaiak, baita inprobisazioa ere; bere lanak programatu eta kalkulatu egiten ditu orain, helburua garbien bila. Bidea malkartsua suertatzen zaio askotan, izan ere, zoriontasuna gorputzari onuragarri zaiola jakin arren, bihozminak eta atsekabeak garatzen ditu adimena eta gogoa, eta poetak, nahitaez, joera horri eusten dio".

Asier Serrano duela 35 urte sortu zen Eibarren. Gaur egun irakaslea da ofizioz. Orain arte honako liburu hauek idatzi ditu: Hoteleko kontuak (2001, Apokaliftin) eta Mari basajaunaren eremuan (2001, Txalaparta) narrazio liburuak; Eskuetan mapak (2007, Txalaparta) eta Erlojugilea (2009, Txalaparta) nobelak; Bada hiri gorri bat (1997, Elkar) eta Picassoren zaldia (2007, Elkar) poema liburuak.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button