IKUS-ENTZUN

Hainbat euskal film “Zinema Kanpoan” zikloan

Euskal kultur erakundeaZinema Kanpoan izeneko zikloa abiarazi du Ipar Euskal Herriko hainbat herritan. Euskal zinemari bultzada emateko eta jendearengana hurbiltzeko xedez bideratu da programa.

Atzo, hilak 16, Pablo Agüeroren Akelarre lan eman zuten Mauleko gazteluan. Ainhoan ere erakutsiko dute filma, abuztuaren 10ean, eta Ziburun, abuztuaren 25ean.

Gaur, hilaren 17an, Asier Altuna eta Telmo Esnalen Aupa Etxebeste proiektatuko dute Ortzaizeko plazan. Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu eta Iban Garate dira filmeko aktore nagusiak, eta euskal film luze eta arrakastatsua izan zen bere garaian, izan ere, kontakizuna erabat barregarria baita: Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatuko da. Horrexegatik, familiak ezingo du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin, itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta.

Asteburuari begira, uztailaren 19an, Arrosako plazan film laburren maratoia egingo da, eta makina bat lan ikusteko parada egongo da, tartean, Frank Harrieten Begi erreak, Iban del Campo zuzendariaren Sorbeltza, edota Oskar Alegriaren Galtzerdi Berdeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button