ARTEA

“Habitación: Zazpi” erakusketa, Uharte Zentroan

2021ean Uharte Zentroak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako arte plastiko eta ikusizko laguntza programaren ekoizpen-modalitatearen onuradun diren proiektuei eskainitako Habitación: Zazpi erakusketa, bihar, martxoaren 25ean, zabalduko da. Erakusketa horretan parte hartzen duten artistak hauek dira: Gabriel Coca, Miren Doiz, Mendia Echeverria, Hedoi Etxarte, Itsaso J. Iribarren, Rafa Munarriz eta David Mutiloa. Habitación guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

Programaren helburua “ikerketa, arte-lanen ekoizpena, sormen-lana eta Nafarroako artisten hedapena, proiekzioa eta sendotzea sustatzeko, proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean sortzaileei lagunduz.”

Erakusketa bi egoitzetan abiatuko da: Uharte Zentroa eta Oteiza Museoa. Uharte Zentroko bigarren solairuan, Gabriel Coca, Miren Doiz, Mendia Echeverria, Hedoi Etxarte eta Itsaso J. Iribarrenen lanak daude. Oteiza Museoan, berriz, Rafa Munarrizen lana dago patioan ikusgai. Eta David Mutiloaren argitalpena bi egoitzetan dago.

Apirilaren 8an, 18:00etan, topaketa bat egingo da artistekin eta Maria Mur kritika kulturalarekin.

Artisten egindako lanen gaineko informazioa Uharte Zentroak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button