ESZENA

Haatik eta Cía. Moveo dantza konpainien saioak bihar

Kultura Barrutik Bilboko Udaleko kultur ekimenaren barruan eta “Ibaiondo Dantzan” programazioarekin, bi dantza ikuskizun aurkeztuko dira bihar, irailak 17, Bilboko Gas Plazan.

Arratsaldeko 19:00etan, Haatik Dantza Konpainiaren “Ur” dantza saioa ikusteko aukera izango da. 20 minutuko lana aurkeztera dator konpainia hau eta haien esanetan, “ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat da lana. Edo agian, modu jasangarriago batetan bizitzeko aukerarik ote dugunaren hausnarketa bat”.

2011.urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz. Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta lengoaia garaikideen arteko zubiak eraikitzen ditu.

19:30etan, berriz, Cía.Moveo Bartzelonan finkatutako konpainiaren txanda izango da. “Echoes”  izango da aurkeztuko duen lana. Konpainiak 15 urte bete dituenean dator lan berriarekin, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko harremanari buruzko trilogia baten barruan dago. “Nondik jaiotzen dira gure ekintzak, gure gogoetak, gure desirak? Geureak dira ala inguratzen gaituen munduaren oihartzunak dira?”, galderak proposatuko dituzte.

“Echoes”ek modu ludikoan eta ironikoan jorratzen du indibidualtasun nahia, eta gure arteko harremanak eta elkarreraginak hizkuntza fisiko batean, antzerkia, dantzan eta akrobazia nahasiz, esperientzia kolektibo batean.

Kultura Barrutik era askotako kultur ekintzen eskaintza zabala biltzen duen marka da. Bilboko Kultura Udal Sailak antolatuta, hainbat ekitaldi izaten da urte osoan zehar Bilboko barruti guztietan, besteak berste, antzezlanak, dantza-saioak, proiekzioak, ikus-entzunezkoen edota ikastaroak.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button