ESZENA

Bederatzi antzerki konpainiaren lanak Bilboko Zirkuituan

Bilboko Zirkuitua egitarauak udazkeneko denboraldia inauguratuko du gaur, auzoetan eskainiko diren bederatzi ikuskizunekin, gehienak estreinaldiak. Hala, gaurtik azaroaren 30era bitarte, bederatzi antzerki talderen lanak ikusi ahalko dira. Horietako bi, gainera, konpainia berriak dira: Plataforma Tirante eta En la Inopia.

Hala, gaur bertan Totum taldeak De 16:00 a 18:00 h. obra antzeztuko du Otxarkoagako udaltegian, eta bihar, berriz, Enriqueta Vega taldea konpainiak Yo tan tan Yo taularatuko du Barrainkuako udaltegian.

Gainontzeko obrak honako hauek dira: La encerrona (Burbujas taldea); Itaca (Nexo Teatro taldea); La 52 (Plataforma Tirante taldea); Amor al fresco (Luna Llena taldea); Materia gris (En la inopia taldea); Atacados (Incontinencia verbal taldea), eta Marca blanca (Tandem Teatro taldea).

Obra guztiak 19:30etik aurrera egingo dira, eta sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte. Bi eszenatoki berri izango dira aurten, Basurtuko eta Castañoseko udaltegiak, hain zuzen ere.

Egitarauaren data, ordu eta bestelakoak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button