ARTEA

Edu Lopez donostiarraren erakusketa Bilbon

Edu Lopez (Donostia, 1965) artistak {n, n, n} izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Marzana aretoan. Erakusketak kontatzeko ezintasunean oinarritzen da eta De nada me interesa todo esaldian du abiapuntu. Bertan, marrazkiak, pintura eta edizioa uztartzen dira. Ikusgai dago azaroaren 9a bitarte.

Lopezek Marzanako erakusketan jarri dituen obrak aurten egindakoak dira, hala nola, marrazkiak, margolanak eta edizio lanak. Hala, erakusketaren zentro narratiboak bere definizioa galtzen du partzialki eta fluxu dinamiko bat mantentzen da.

Erakusketa premisa kontzeptual heterogeneo baten pean erakusten da, non obra kritikoak esperimentalekin nahasten diren.

Artistari dagokionez, Lopez Arte Ederretan lizentziaduna da, eta 1989tik 1991ra bitarte Berlinen bizi izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat tarteko. 1992. urteaz geroztik, Bilbon bizi eta lan egiten du. 25 erakusketa indibidual egin ditu eta 50etik gora erakusketa kolektibotan parte hartu du. Zenbait sari ere jaso ditu, tartean, Donostiako Artista Gazteen Lehiaketa 1990ean eta Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea 1999an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button