MUSIKA

Gernikako Lekuek jaialdia, ostegunetik igandera

Martxoaren 21etik 24ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdia. Aurtengo programazioan kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta beste hamaika kontu bilduko dira Gernikako hainbat lekutan.

Kontzertuak dira ekimenaren ardatza, eta zuzenekoetan, talde potenteak ikusteko aukera egongo da. Martxoaren 21ean, Aurora Beltrán Tahures Zurdos taldeko abeslari ohiak kontzertua eskainiko du Iparragirre Rock elkartean. Hurrengo egunean, 22an, Anari (Lizeo antzokian, 20:00etan), The Titanians (Kult Parnasoan, 00:00etan) eta TOC eta Txopet (Astran, 21:00etan) izango dira ikusgai.
Martxoaren 23an, Lisabök bere musika harrigarria zabalduko du Iparragirre Rock elkartean, 21:00etan. Egun berean, Bravak eta Eire taldeak Astran izango dira 21:00etatik aurrera. Eta 24an, Las Sexpeares, Bakelite, NK&Passbass, edo Tumultu izango dira parte hartuko duten taldeak.

Egun guztietako ekimenen gaineko informazio zehatza: Lekuek

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button