IKUS-ENTZUN

Iragarki sozialen lehiaketa atondu du Mugarik Gabek

Parte-hartzaileek beren iragarkiak hilaren 31 baino lehen entregatu beharko dituzte, DVD formatuan. Lanaren iraupena 45 segundokoa izango da gehienez.

Jorratu beharreko gaiak honako hauek izango dira: Genero berdintasuna; Emakumea; Kultura artekotasuna; Banako eta talde giza eskubide; Ekologia; Garapen jasangarria, eta Globalizazio neoliberala.

Publizitate-spot onena 1.000 euro jasoko ditu eta hautatutako lan guztiak Mugarik Gabe erakundeak antolatutako Zinema eta Lankidetza Erakustaldiak jaialdiaren aurreko saioan proiektatuko dira. Lehiaketaren xehetasun guztiak GKEaren webgunean biltzen dira.

Mugarik Gabek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button