LITERATURA

248 e-book sareratu dituzte armiarma.com webgunean

"E-bookaren olatua handitzen ari omen denez, eta euskarazko tituluak eskas, 248 liburu epub eta pdf formatuetan hartzeko moduan eskaini ditugu, dohainik eta erraz irakurgailura ekartzeko", jakinarazi dute ohar bidez armiarmako.com webguneko arduradunek.

Hala, 248 tituluetatik gehienak euskal literaturako klasikoak dira (190), tartean, Lazarraga, Leizarraga, Beriain eta Axular. Gainerako 58ak, berriz, literatura unibertsaletik euskarara ekarriak, hala nola, Baudelaire, Flaubert, Turgenev eta Verne.

Autoreak bezala, generoak ere orotarik dira: 14 poesia liburu, 56 narratibakoak (ipuin bildumak eta nobelak), 39 antzerki-lan, 28 saiakera… Webgunea eroso antolatu nahi izan dute, liburuak klik bakarraz deskargatzeko aukerarekin. Hemen katalogo osoa.

Armiarmak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button