MUSIKA

Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music zikloa atondu du

Museoko Atrioan, erakusketekin loturiko Art & Music kontzertu-zikloa antolatu dute, eta asteburu honetan hasiera emango zaio maiatzera bitarte luzatuko den ekimenari.

“Art & Music ekimena, hainbat diziplina artistiko ezohiko espazio batean (Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan) bateratzeko asmoarekin sortu da. Hilean behin musika-emanaldi bat egingo da bertan, erakusketen testuinguruan, arte garaikidea abangoardiako zenbait musikariren sorkuntzarekin bateratuz.”

Larunbat honetan, azaroak 19, Mastodonte taldearen txanda izango da. Mastodonte Asier Etxeandiaren eta Enrico Barbaroren musika-proiektua da. Proposamena 2018an sortu zen “musikaren panorama iraultzeko, Bilboko artistaren izaera poliedrikoa artista multiinstrumentalista italiarraren savoir faire eta txukuntasunarekin uztartuz. Mastodonte bikotearen debuteko album homonimoa da, bidaia emozionala, kantu epiko eta indartsuekin egina, bizitzako etapa ezberdinetan zehar. 2019an Latin Grammy Awards Sarietarako izendatu zuten Anatomía de un éxodo (Exodo baten anatomia) bideokliparengatik.”

Azken birak Espainiako areto eta antzokietan izugarrizko arrakasta izan ondoren, orain formatu berri batekin aurkeztuko dute, Simplemente perfecto Tour (Tour ezin hobea), set elektroniko batean oinarritua, eszenaratze eta soinu-espazio dotore eta ederrak lagunduta.

Hurrengo kontzertua abenduan izango da, 17an, eta Niño De Elche & Refree- Ecstasis bikotearen ikusgarria antolatu da egun horretarako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button