MUSIKA

Siroka taldea Liet International hizkuntz gutxituen Europako musika jaialdiko finalista

Siroka musika taldea Liet International 2011 hizkuntz gutxituen Europa mailako musika festibaleko finalista aukeratu dute. Jaialdia bihar Udinen (Friuli eskualdean) egingo da.

Hala, 20 hizkuntzetan idatzitako 40 abesti baino gehiago entzun eta gero, Liet International jaialdiko epaimahaiak bost talde aukeratu ditu. Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Manam (Eskozia), Aoife Scott (Irlanda) eta Siroka (Euskal Herria). Talde horiek eta hizkuntz gutxituen bestelako jaialdietako irabazleak bihar lehiatuko dira Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gutxituen Europako jaialdirik garrantzitsuenean.

Sirokak ohar bidez jakinarazi duenez, aurtengo epaimahaia Asturiaseko, Friuliko, Errusiar Federazioko eta Frisiako musikariez eta musikan adituez osatua izan da, eta Frisiako saxofoi-jotzailea Anne Zwaga izan du buru. Epaimahaiaren arabera, entzun dituzten abestien maila eta baita ere musika aniztasuna oso altua izan da berriro ere. Aipatzekoa da Errusiar Federaziotik abesti asko heldu direla eta, hori dela eta, aurten Errusiar federaziotik bi talde izan direla aukeratuak Liet International-aren finalerako.

Siroka talde bizkaitarrak Karosi bere bigarren lana plazaratu du oraintsu. Laukoteak lehentasunetan oinarrituriko disko-liburua atondu du inguruko lagun anitzen laguntzari esker. Hori guztia Creative Commons lizentziapean eta Musikherria zigiluaren laguntzarekin, alegia, autoekoizpenaren bidetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button