Zornotza Musikagaz Fest! 2024 jaialdiaren bigarren edizioa urtarrilaren 27an izango da, eta hamabi taldek hartuko dute parte Amorebieta-Etxanoko hainbat espaziotan: Amorebieta IV pilotalekuan, Zelaietako kontzertu gelan eta herriko tabernetan.
Jaialdira etorriko diren talde eta bakarlariak Durangoko Azokan izena eman zutenen artean aukeratzen dira nagusiki, Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak DA! PRO ekimenaren bidez antolatutako lankidetzari esker.
“Azokak plataforma bat eskaintzen du musikariek beren lanak erakuts ditzaten, eta Zornotza Musikagaz Fest jaialdiak espazio bat eskaintzen du artista horiek beren sorkuntzak publikoari aurkezten jarrai dezaten”.
Egun osoko jardunaldian parte hartuko duten taldeak honako hauek dituzue: Nahiez, Ganibet, Akaleia, Eire, Zilibito Records, Sistemak Arriskutsuak Dira S.A.D, Intza, Ameba, Lotu, Janus Lester, Lilo eta Bengo.