BESTELAKOAK

“Sail In” Festibalaren laugarren edizioa, Bilbon

Martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean, Bilbo izango da berriz belaren zaleen nazioarteko topalekua. Sail in Festivalen IV. edizioak nabigatzearen artea eta bere balioak, ahalegina, gainditzea, talde-lana, bizikidetza naturarekin, askatasuna, abentura… zabaldu nahi ditu.

BBK aretoa Sail in Films izeneko programaren egoitza izango da, eta bertan abentura, lehiaketa eta hezkuntza jorratzen dituzten film-proiekzioak, film laburrak eta dokumentalak pantailaratuko dira. Gainera, film horietako protagonistak izango dira emanaldietan. Aurten, nobedade gisa haurrentzako saio berezi bat ere izango da, eta hala,  4 ikastetxek hartuko dute parte “txikienekin belak ematen dituen balio garrantzitsuen inguruan sakontzeko eta horiekin lan egiteko”.

Erakusketak ere ez dira faltako, Sail in Expo atalak munduko argazkilari nautiko garrantzitsuenetako batzuen (María Muiña adibidez) obrak zabalduko ditu. Mirabaud Yacht Racing Image edizioa irabazi duten argazkiak ere bertan izango dira eta Beken of Cowes izeneko bilduma ere bai.

Horretaz gain, itsasoarekin grina berezia duten hainbat protagonista izango dira jaialdian, hala nola, Marcel van Triest, Tracy Edwards, Abby Ehler, Alicia Ageno, Christian Février, Albert Bargués, Anna Corbella, Gerard Marín, Santiago Gonzalez Zunzundegui edota Guillermo Cañardo.

Jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak, hemen dituzue gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button